XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...) bananondo batetik moztutako makilaz kolpatzen ditu.
Kasu horretan argi dago sinestea: emankortasuna arbola emankor batetik moztutako makilan datzala, eta bananondo gazteei ukituz kutsatzen zaiela.
Era berean, Kaledonia Berrian, gizon batek abar batez joko ditu emeki bere taro landareak, hori egitean hauxe esaten duelarik:
Brasilen, Amazonas ibaiaren bokaleko indiarren artean, gizon batek bere sexu-organoen tamaina handitu nahi duenean, uretako landare zuri baten fruituaz jotzen du;
Fruitua ez da jateko, banana baten antza du eta, bistan denez, itxura
Zeremonia ilberria baino hiru egun lehenago edo hiru egun geroago burutu behar da.
Bekesko lurraldean, Hungarian, emakume antzuak emankortzeko, zakurrak ernaltze-lanetan ari zirelarik bereizteko erabilitako makilaz ukitzen dituzte.
Kasu horretan, ernaltzeko bertutea makilan datzala uste da argi eta garbi, eta ukituz emakumeetara pasatzen dela.
Celebesko erdialdeko toradjek pentsatzen dute
Horregatik, gizon bat gaixorik dagoenean, lagunek batzuetan
Analogia hauek, beraz, bermatu egiten dute nire interpretazioa, W. Mannhardt eta W. R. Paton jaunei jarraituz Targelietako uzta-jaialdi grekoan giza biktimei ematen zitzaien zigorraz eman dudana.
Biktimen sexu-organoak ernatzaileei landare hezez eta abarrez zigortzea, erarik naturalenean esplikatzen da gizon eta emakumeen indar sortzaileak handitzeko xarma dela esanda, dela haiei landare eta abarren emankortasuna komunikatzen zaielako, dela haiek eragin gaiztoez libratzen direlako;
eta bi biktimek bi sexuak ordezkatzeak interpretazio hori berresten du, biktima bat gizonen ordezkari baitzen, oro har, eta bestea emakumeen ordezkari.
Zeremonia uztaroan burutzea egoki datorkio erritoak nekazal esanahia zuelako teoriari.
Gainera, batez ere pikondoak ernaltzeko zela iradokitzen digute bai indarrez biktimen lepo inguruan zintzilikatzen ziren piku beltz eta zurien sortek, bai haien sexu-organoei astapikondo baten abarrez ematen zitzaizkien kolpeek ere;
izan ere, prozedura horrek antz handia du Greziako lurretan nekazari zaharrek eta modernoek beren pikondoak emankortzeko erabili duten prozedurarekin.